Informazio orokorra

Funtzionalitateak

Eskaerak eta esleitutako gertakariak

Sortutako gertakari berriak onarpen zain gelditzen dira eskaera berrien atalean. Onarpenaren ondoren zuzendu beharreko gertakarien zerrendara pasatzen dira. Baztetzen badira, artxibaturik geldituko dira etorkizunean berriz ere baloratu eta irekitzeko aukera izanik.

Filtroak eta bilaketa aurreratua

Gertakariak bilatu eta filtratzeko aukera ditu gertakarien ezaugarriak erabilita, adibidez auzoa, mota, esleitutako saila, irekiera eta ixte data, egoera, etab.

Bilaketa zehatzagoak egiterik ere badago gako-hitz edota identifikadore kodearen bidez.

Bilaketa aurreratua

Kokapen geografikoa mapa elkarreragilearekin

Filtro eta bilaketa sistemarekin elkarturik dago, momentuan interesatzen zaizkigun gertakari multzoak geografikoki ikusteko moduan.

Mapa elkarreragilea

Aldaketen historikoa

Gertakaria zuzentzeko pasa dituen prozesu guztiak kontsultatu daitezke edozein momentutan.

Zerrendak

Sisteman dauden gertakarietako txostenak atera ahal izateko atal bat dauka. Gertakariak parametro anitzen bidez filtratu daitezke, edota hainbat eremuren bidez sailkatu (adb.: gertakari zerrenda auzoen eta saila-ren arabera).

Estatistikak

Garatutako lanaren eta bere eraginkortasunaren ikuspegi osoa izateko, taula estatistikoak ateratzeko aukera badu. Adibidez gertakari berri, zuzendu eta baztertuen kopurua ateratzerik badago denbora tarte ezberdinetan (egunak, asteak, urteak, etab.), saileko estatistikak, aurreikuspen daten desbiderapenak, etab.

Ohartazpenak

Sistemak gertakarietan egiten diren aldaketen berri jakinarazteko modua dauka. Hortarako erabiltzaile bakoitzak ohartarazpen mota erabaki dezake ezarpenetan, oharrak jaso nahi izanez gero.

Ezaugarriak

Aplikazioaren ezaugarri nagusiak zehaztatzen dira ondoren:

Gailu mugikorrean bistaratzea

Integrazio API-a

Bestelako aplikazioekin bateratzeko Aplikazio-Programazio Interfaze edo API-a badu. Honen erakusgarri da ainbat udaletxek mugikorretarako app-ekin bateratuta erabiltzen dutela herritar edota udaletxeko teknikariek (adibidez udaltzaingoak) zuzenean gertakari berriak sortzeko geografikoki kokaturiko argazkien bidez.

Produktu bizia eta etengabeko hobekuntzan

2010 urtean Gerkud garatu zenetik, hobekuntza ugariak jaso ditu lan modu askotara moldatzeko aukera ematen dizkiotenak.

Software librea izanik, hobekuntza hauek ainbat udaletxen eskutik iritsi dira eta bakoitza hobekuntza hauetaz etekina atera dute.

Garapen datuak

3.000.000 kode-lerro aldaketak gainditu dira sorkuntzatik, urteko batazbezteko 280 hobekuntzetan banaturik.